Hainbat ekimen iragarri dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioateko Egunaren harira

Zine ForumEmakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekintza antolatu dituzte Errenterian datozen egunotarako.

Egun horretan bertan, datorren astelehenean, hilak 25, Oarsoaldeko talde feministek eta auzoetako emakume elkarteek elkarretatzea deitu dute Zumardian, 19:30ean. Berdintasunerako Kontseiluak ere bat egin du deialdiarekin.

Zine-foruma ere antolatu dute. La estrella filma proiektatuko dute eta ondoren, Belen Carmona pelikularen gidoilariarekin eztabaida izango da. Hori ostiralean izango da hilak 22, 17:00etan Niessen zinemetan. 

Honekin batera, erakusketak jarri dituzte Niessen merkatalgunean eta Merkatuzarren. Berauetan, eskola ezberdinetako ikasleek emakumeenganako indarkeria nola ulertzen duten adierazi dute.

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ekimen hauetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die herritarrei eta dei egiten die emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera adierazi dezaten eta emakumeenganako indarkeria-adierazpen guztiak salatu ditzaten.