Ordutegi aldaketa izango du erdiguneko oinezkoentzako itxierak

Biteri kaleaAuzotarren ekarpenak kontuan izanik eta herritarren beharrizanei erantzun egokiago bat emateko xedearekin, Udalak aldaketak iragarri ditu asteburu eta jaiegunetan ibilgailuei eragiten dien erdiguneko itxieran. Hala, asteburu honetatik aurrera, hilak 23 eta 24, larunbatetan 13:30etik 22:00etara itxiko dituzte kaleak eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara.

Honekin batera, udaletik adierazi dutenez, Alondegiko aparkalekura erabili ahal izateko, Pablo Iglesias etorbidetik sarbidea emango diete bertan autoa utzi nahi dutenei.

Auzotarrekin egindako bilera baten ostean, uztailean ekin zitzaion erdiguneko hainbat kale oinezkoentzako ixteari.