Ogia euskaraz eskatzeagatik saria eskuratu dute hainbat herritarrek

Errenteriako irabazleakAste honetan eman dituzte ezagutzera Eskatu ogia euskaraz ekimeneko irabazleak. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau udaletako euskara zerbitzuekin batera antolatuta, euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak “harrera paregabea” izan duela adierazi dute sustatzaileek, izan ere, lehiaketan guztira eskualdeko 44 okindegik parte hartu dute.

Lehiaketan parte-hartu duen okindegi-gozotegi bakoitzean sari bat banatu dute eta irabazleak hilabeteko ogia izango du doan okindegi horretan. Errenterian, Amatxi, Ogiberri, Lekuona, Txorigorri, La Tahona, Ogiberoa eta Aramendia okindegiak izan dira horiek.

Ekimena eta udaberrian ogien izenak euskaraz azaltzen dituen panela banatuz egin zena, aurten okindegi-gozotegietan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko helburuarekin egiten ari diren ekintza-sortaren barnean kokatzen da. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak urtero gremio bat hautatzen du bertan eragiteko.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria den Ainhoa Zabalok eskualdeko bezero guztiak establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu nahi ditu eta ekimenean parte-hartu duten 44 okindegi-gozotegiei eskerrak eman euren laguntzarengatik.