Azaroaren 29an banatuko dute Oarsoarrak Euskararen Saria

Oarsoarrak epaimahaia Eskualdeko lau udalek jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dituzte urtero Euskararen Egunaren bueltan. Hala, aurten, laugarrenez banatuko du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskararen Saria.

Sari banaketa datorrena azaroaren 29an izango da Xenpelar etxean, arratsaldeko 19:00etan, eta eskualdeko lau herrietako alkateak eta zinegotziak, udal teknikariak eta euskalgintzako eragileak elkartuko dira bertan.

Ainhoa Zabalo, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari eta Lezoko alkateak azaldu duenez, “euskara bera eta euskararen aldeko lanari prestigioa ematea da, besteak beste, sari honen xede nagusia”.

Oarsoaldeatik, gainera, “asko pentsatu ondoren”, epaimahaiak dagoeneko erabakia hartua duela esan dute  baina ekitaldi eguna iritsi arte ez dute ezagutzera emango. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Gema Ces (EHUko Irakaslea), Juan Ramon Cano (Pasaiako Kultura zinegotzia), Arantxa Urbe (Ikastolako irakaslea), Josu Arruabarrena (AEKko irakaslea), Juan Ramon Makuso (filosofia irakasle eta poeta), Asier Salaberria (Oarsoaldea Garapen Agentziako teknikaria) eta Ane Badiola (Ttur Ttur euskaltzaleen bilguneko teknikaria).