“3 bodas de más” filma emango dute Zinema Zabalduz zikloan

3 bodas de más3 bodas de más filma izango da datorren ostegunean, hilak 12, ikusgai Zinema Zabalduz zikloaren barruan; Spanish movie pelikularen zuzendariak, Javier Ruiz Calderak egindako azken lana, hain zuzen.

Pelikula 18:00etan hasiko da Niessen zinemetan eta ordu erdi lehenago, 17:30ean, kafea eskainiko diete harrera gunera bertaratzen diren erretiratuei. Zinema zabalduz ekimenaren arabera,  bi ostegunetik behin, Errenteriako erretitratuen elkarteren bateko txartela erakutsita, 2,40 euroan eskuratu ahalko dituzte erretiratuek, zineramako txartela eta emanaldiaren aurreko kafea.

Sarrerak salgai daude dagoeneko zinemetako leihatilan.