Landarbaso abesbatza omendu zuen Udalak

Landarbasori harrera_4Bere ibilbide oparoagatik harrera ofiziala egin zioten Udaletxeko Pleno Aretoan Landarbaso abesbatzari pasa den ostiralean, azaroaren 29an. Ekitaldi honekin Udalak bere lanaren aitortza egin nahi izan zion taldeari eta horretarako bildu ziren bertan, Julen Mendoza alkatea eta Irune Balentziaga Kultura zinegotziarekin batera, udalbatzako alderdi guztietako ordezkariak ere.

Mendozak abesbatzaren ibilbidearen gaineko zertzelada batzuk eman zituen eta Balentziagak ondoren, herriko kultura musikalari egiten dion ekarpenagatik eskerrak eman zizkion taldeari. Biak ala biak harro agertu ziren herrian maila goreneko abesbatza izateagatik eta euren lanagatik zorionak emank zizkieten Landarbasoko kideei.

Ekitaldiari bukaera emateko Agur jaunak abestu zuten bertaratutakoek.