Napoka Iria eta John Berkhout taldeak Kulturgunean izango dira gaur

Napoka IriaOarso Musikak antolatuta gaur, hilak 5,  gaueko 22:00etan, Napoka Iria eta John Berkhout taldeen kontzertua izango da Kulturgunean.

Talde biek diska berria aurkeztuko dute. Gaur entzungai izango diren doinuak Napoka Iria taldearen bigarren lan luzean biltzen direnak izango dira. Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik kaleratu duten bilduma honetan, aurreko diskoaren oinarri bera mantendu dute, baina eurek azaldu dutenez, “sinpleago” egin dute.

John Berkhout taldea ere indartsu agertu da euskal musikaren eszenan. Oiartzungo taldeak bere lehen diska argitaratu berri du eta oso harrera ona izan du.

Kontzertuetarako sarrerak 5 euroko prezioa du.