Euskarazko liburuak erosteko deskontu txartelak banatzen ari da Udala

Liburua opari

Errenteriako Udalak Liburua opari kanpaina jarri du abian, euskaraz irakurtzea sustatzeko.

Euskara departamentutik adierazi dutenez, eta “gabonak atetan ditugula ikusita”, euskarazko liburuak erosteko %25eko deskontu txartelak banatzen ari dira: “dagoeneko ikastetxeetan eta Lau Haizetara Elkartean banatu ditugu”. Gainera, oraindik txartela eskuratu ez duten herritarrek udaletxean kokatzen den Euskara departamentuan eskuratu ahal izango dutela ere jakinarazi dute.

Deskontu txartela, txartelaren argazkia erakusgarri jarrita duten herriko dendetan erabiltzeko da.