Belaunaldiarteko goizeko irteera, larunbatean

HendaiaBadira urte batzuk, Errenteriako erretiratuen elkarteek goizeko irteerak antolatzen dituztela. Datorren larunbaterako, hilak 14, ordea, belaunaldiarteko bigarren irteera prestatu dute; gertukoak dituzten seme-alaba edo biloba gazteekin batera egingo duten txango berezia, hain zuzen.

Irteera Bidasoara egingo dute, Irun eta Hendaia bitartean ibilbidea eginez. Horretarako, interesdunak Topo geltokian elkartuko dira 9:20ean.

Erretiratuen elkarteetatik seme-alabak, bilobak eta gainerako senitartekoak animatu nahi dituzte aire zabalean egingo den ekintza honetan parte har dezaten.