Martxan da Mariasun Landa sariketaren edizio berria bat

III. Mariasun Landa Sariketaren irabazleak
III. Mariasun Landa Sariketaren irabazleak

Errenteriako Berdintasunerako Arloak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, laugarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimena Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua…) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dituzte, eta horrela, herri-kronika osatu.

Bi sari izango ditu lehiaketak: Emakumezkoen begirada, emakumezkoek aurkeztutako lanen artean lanik onenari saria, eta Emakumezkoei begirada, gainerako lan guztien artean lanik onena saria. Kasu bietan irabazleak 350 euroko ordainsaria jasoko du.

Bi idazlan irabazleak gainera, 2014ko Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte eta Berdintasun sailetik adierazi dutenez, inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lanak Errenteriako Udaleko erregistrora helarazi beharko dituzte egileek 2014ko urtarrilaren 31 bitartean.

IV. Mariasun Landa sariketaren oinarriak