Udalak diru-laguntzak banatuko ditu kultur aniztasunari buruzko kooperazio egitarauentzat

aniztaldiaErrenteriako Udalak kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazio eta garapenerako kooperazio egitarauak exekutatzeko diru-laguntzen pasa den 2013ari dagokion deialdia egin du. Hala argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urtarrilaren 7an.

Horretarako 118.000 euroko partida bideratuko du Udalak eta diru kopuru hori garapenerako kooperazio proiektuen, Errenterian garatutako sentsibilizazio proiektuen eta premiazko laguntza humanitarioa eskaintzeko proiektuen artean banatuko dute.

Eskaerak aurkezteko epea, 20 lanegunekoa izango da pasa den urtarrilaren 8tik aurrera. Beharrezko dokumentazioa Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkitu dezakete interesdunek.