Lartzabalen ere egin dute Auzo Batzarra

Lartzabalgo Auzo Batzarra20 lagun baino gehiagorekin elkartu ziren atzo, hilak 20, Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia Lartzabalgo Elkartean egindako Auzo Batzarrean.

Udal ordezkariek 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera  adierazi zieten bizilagunei eta auzozain polizia eredu berria ere azaldu zuten.  Lartzabal auzoari dagokion auzozainetako batek ere hartu zuen parte bileran, bizilagunek ezagutu zezaten.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Lartzabalgo eskaeren egoera