Alabergako Auzo Batzar irekian egon ziren atzo udal ordezkariak

Imagen 005

Atzo, hilak 17, egin zuten Alabergako Auzo Batzar irekia. 35 bizilagun inguru izan ziren bertan eta eurekin batera, Udalaren izenean, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez, Hirigintza zinegotziak hartu zuten parte. Beste kontu batzuren artean, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeren egoera zein den adierazi zuten udal ordezkariek.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Alaberga auzoari dagozkion auzozainak aurkeztu zituzten bertan.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.