Larunbatean banatuko dira Arramendiko baratzeen instalazioen giltzak

arramendiko-baratzak

Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen sailak, Kutxa Ekogunea eta Udaletxeak elkarlanean bultzatutako Arramendiko Baratz Ekologiko eta Sozialetako esleipendunei jakinarazi nahi die, datorren martxoaren 29an, instalazioen eta takiletako giltzak banatuko direla.

Giltzak jasotzeko lekua baratzetako etxola izango da goizeko 11:00etan.