Diru bilketa eta ekimen ugari, Trintxerperen aldeko hilabete solidarioaren azken txanpan

Solidarioa

Urtarrilean hasi ziren herriko hainbat eragile eta norbanako Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei babesa emtaeko egitarau solidarioa antolatzen. Martxoa hautatu zuten ekitaldi guztiak biltzeko hilabetea eta mota guztietako ekintzak egin dira eta egiteko daude oraindik: kontzertuak, dantza erakustaldiak, kirolari lotutakoak, haurrei bideratutakoak…

Hilabete solidarioaren azken asteburuari begira ekimen desberdinak antolatu dituzte, gainera. Martxoaren 29an kalera irtengo dira eta herriko auzoetan diru bilketa egingo dute. 10:00etatik 14:00etara izango da diru bilketa, herriko eragile eta norbanako ugarirekin. Diru bilketa animatzeko Oarsoirriak taldeko batukada, Lagunak txaranga, Cofradia del Tambor Amulleta eta Mundo Animado-ko laguntza izango da, baita Aljarafe eta Monfragueko koroak ere, Pablo Sorozabal plazan. Honela, Txaranga Lagunak, goizeko 11:30ean aterako dira Niessenetik. Cofradia del Tambor Amulletako kideak ere 11:30ean aterako dira, kasu honetan, Zumarditik. Oarsoirriak batukada herrikoieko lagunak 12:00etan bilduko dira Merkatuzar Plazan eta azkenik, Mundo Animado-ko taldekideak 12:00etatik 13:00ak bitarte, Iztietatik barrena ibiliko dira.

Herri osoan barrena egingo den diru bilketan parte hartuko duten eragileak hauek dira:

AAVV Fanderia “Erdiko erreka”

AAVV Galtzaraborda “Gure leku”

AAVV Iztieta-Ondartxo “Gurekin”

AAVV Larzabal “Haritza”

AAVV Yanci “Igantzi”

Asociación Fotográfica

Cruz Roja – Gurutze Gorria

Saretuz

Oarsoaldea igeriketan

Juventudes Socialistas

Beti Prest

Errenkoalde

Sociedad Beraun – Bera

Sociedad Txintxarri

Sociedad Niessen

Patronato de Deportes

Centro Cultural Andaluz Aljarafe

Centro Cultural Extremeño Monfragüe

Club de Jubilados “Beti Bizkor”

Club de Jubilados “Parque”

CEP Cristobal Gamon LHI

Arratsaldean, beste hainbeste ekintza antolatu dira. 17:00etan haurrentzako jai solidarioa izango da Zumardian, tailerrak, jolasak eta apar festarekin; Alaia, Gaztedi, Manualidades Eku eta Babes Zibileko kideek antolatua. Bestalde, Euskaldarrak elkarteak, egunean zehar txekorra erreko du Zumardian eta arratsaldeko 19:00etan dastatzeko aukera izango da. Amaitzeko, 19:30ean Madalenaren Basilikan Irungo Ventas auzoko Nuestra Señora de Aranzazuko koroaren emanaldia izango da Maria Madalenaren Lagunak antolatua.

Azkenik, eta hilabeteari amaiera emateko, hilaren 30ean Herritmo ikuskizuna izango da, 18:30ean Galtzarabordako udal kiroldegian. Oreka Tx musika taldea, Kukai Dantza Konpainia eta Kalakan hirukotearen bat egitetik sortu den lana da Herritmo eta emanaldia, hilabete solidarioaren barruan kokatu dute, sarrera bakoitzeko euro bat, Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei bideratuko zaie.