Udal ordezkari politiko guztiek herritarrak zoriondu dituzte Trintxerperen aldeko hilabete solidarioagatik

ADN | Solidarioa 2014-04-16 | 0

SOS Trintxerperi txekea ematen_800x450Errenteriako Udaleko ordezkari politiko guztiek eskerrak eman nahi dizkiete, Trintxerpeko sutean kaltetutako familien aldeko hilabete solidarioan, modu batean edo bestean parte hartu duten herritar guztiei.

Ekimena elkartasun keinu zoragarria izan dela iritzi diote eta “horrelako ekimen xume bezain garrantzitsuak ezinbestekoak direla beharrean daudenei elkartasuna adierazi eta haiekin solidario izateko; norberak bere esku dagoen ekarpen txiki hori ondokoarenari batu eta elkarlanerako bidea eraikitzeko”.

Hori dela-eta inplikatutako eragile zein norbanakoei zorionak eman eta eskerrak adierazi nahi izan dizkiete “herritarrekin batera herri solidario hau eraikitzeko aukera eskaintzeagatik“.

No comments yet.

Utzi erantzuna