Zozkatu dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduen artean sarrerak

Errenteriako Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina bat abiatu zuen pasa den apirilean. Lehengo urteko ekimenari jarraipena emanez, kanpaina honen baitan Bai Euskarari Ziurtagiria duten negozioetako jabeek eta bertan euskaraz eskatzen duten bezeroek antzerkirako sarrerak lortzeko zozka batean parte hartzeko aukera izango dute. Bada, egin dute lehen zozketa eta sarituak Osina Ekodenda, Federopticos Oarso, Begi Optika, Niaz eta Ibai-Lehor establezimenduak izan dira.

Gauzak horrela, establezimendu bakoitzak “Wangari, zuhaitz neska” ikuskizunaren lau sarrera eramango ditu; bi negozioaren nagusiarentzat eta beste bi bezeroentzat.

Wangari, zuhaitz neska” maiatzaren 29an ikusi ahal izango da, 18:00etan, Niessen Kulturgunean.

Ekimen hau bi edo hiru hilabetetik behin aurrera eramateko nahia adierazi dute udaleko arduradunek.

Errenteriako hainbat establezimendutako jabeak, Bai Euskari ziurtagira jaso zuten ekitaldian (2014.urtean).
Errenteriako hainbat establezimendutako jabeak, Bai Euskari ziurtagira jaso zuten ekitaldian (2014.urtean).