Madalenak 2015: Uztailaren 23an eta 26an finkatu dituzte karruseletako prezio murriztuak

Madalenetako postuakErrenteriako Udaleko Kultura departamentuak jakinarazi duenez, Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak aurten ere hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko, tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak  jartzeko.

Lehengo urteko hitzarmenari jarraituz, iazko prezio berberak mantenduko dira eta orduan egin zen bezala, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte. Gauzak horrela, ohikoan, haurren bidaiak 1,80 euroren truke egongo dira eta helduen kasuan 2,20 euroko kostua izango dute. Prezio murriztuak adostu dituzten egunetan, berriz,  uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara eta uztailaren 26an egun osoan, bidaia, euro baten truke erosiko da.

Hitzarmenak bestelako gai teknikoak, ingurugiroari dagozkionak, genero ikuspegiaren ingurukoak, soinuen kontrola… ere lantzen ditu.