50 urteko elkarbizitza omentzen duen Madalenetako ekitaldian parte hartu nahi dutenek, ekainaren 5era arte dute izena emateko epea zabalik

Udaleko Kultura departamenduak gogorarazi du zabalik dagoela izena emateko epea, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez Madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko. Ekainaren 5era arte egongo da, hain zuzen ere, epea zabalik.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.net helbide elektronikora idatziz.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie jaietan, 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.

madalenak_50urte