Haurren judo jaialdia igande honetan Galtzarabordako kiroldegian

Ekainaren 7an (igandea) 10:00etatik aurrera haurren judo jaialdia egingo da Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Oarsoaldeko ikastetxeetako 4 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, guztira 400 baino gehiago.

Jaialdiak zortzi lehiaketa area ezberdin izango ditu, eta programak kirol alderdia eta alderdi ludikoa konbinatuko ditu. Hasieran berotzeko joko batzuk egingo dira eta gero randoris batzuk izango dira. Hitz japoniar horren esanahia borroka simulazioa da, eta helburua ez da lehian aritzea. Hori dela-eta bukaeran ez da ez irabazlerik ez galtzailerik izango.

Probak bukatzean kirolari guztiak podiumera igoko dira eta domina eta diploma bana emango zaie.

Jaialdia Errenteriako Sayoa Judo Elkarteak antolatu du eta bere hasieratik egin duten bezala, Errenteriako Udalak eta Udal Kirol Patronatuak bere babesa eskaini diote.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Artxiboko irudia