ARTIK2RZI erakusketan birziklatutako materialak dira lehengai

Maiatzaren 29tik ikusgai dago ARTIK2RZI erakusketa Xenpelar Etxean. Bertara gerturatzen denak birziklatutako materialekin egindako lanekin gozatzeko aukera izango du. Izan ere, beste material batzuen artean, txirringa gurpil, egunkari paper eta paletak erabili dituzte lehengai gisa Elosegi eta Mujikak eta Paleike taldeko Ugalde eta Rivasek.

Astelehenetik larunbatera 17:00ak eta 20:00ak bitartean ikus daiteke Xenpelar Etxean (Madalen, 32). Ekainaren 13a izango du, berriz, erakusketak, azken eguna.

 

erakusketa100birzikled