Joste Eguna ospatuko du larunbatean Errenteriako Gure Esku Dago-k

Gure_Esku_Dago_kartelaErrenteriako Gure Esku Dago ekimenak Joste Eguna ospatuko du larunbat honetan, hilak 6. Erabakitze eskubidearen aldarria egiteko, antolatzaileek, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Orain arte herritarrek taldeka eta lagun artean osatutako oihal zatiak elkarrekin josteko eguna izango da honakoa. Ekainaren 21ean Gipuzkoa mailan Donostian osatuko den hautestontziaren aurreko pausua, hortaz.

Egitaraua:

  • 10:00etan Auzoen arteko erronken hasiera Koldo Mitxelena, Xabier Olaskoaga, Agirre Lehendakariaren eta Foru plazetan
  • 12:30ean Oihal kateen kalejira
  • 13:30ean Ekitaldia Gamon Zumardian
  • 16:00etatik 18:00etara Kale animazioa
  • 18:00etan Auzoen arteko erronken finala Oiartzun ibaiaren ertzetan
  • 20:00etab DJ 2ttor Gamon Zumardiaren inguruan

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko neurriak jaia dela eta:

  • Oinezkoentzat igarobidea Maria de Lezo eta Andoni Korta kaletik abiatuko da (jaietako ohiko mozketa).
  • Neurri hauek inguru horretan dauden garajeetan eragina du, horregatik egoera honen aurrean ohikoak diren neurriak hartu beharko dira.
  • Larunbateko 10:00etatik 14:00etara erdigunea trafikora itxiko da eta Maria Lezo, Xenpelar, Foruen Plaza, Pablo Igelsias, Alfonso XI eta Viteri kaleari eragingo diete.
  • Gidariei erdigunetik ez pasatzea gomendatzen zaie beste auzoetara joateko, N-1a (ingurabidea) erabiltzea eskatuz.
  • Jai gunearen barneko garajeetan autoak aparkatu behar dituztenek (Esmalteria, Pablo Iglesias, Viteri 38 eta Morronguilleta 4), egoera honen aurrean ohikoan erabiltzen dituzten sarbideak erabili beharko dituzte.
  • 14:00etatik aurrera zabalduko dira berriz Maria Lezo, Foruen Plaza eta Pablo Iglesia kaleak.
  • Morronguilletako autobus geltokia eta Xenpelarkoa Tulle kalera mugituko dira egun guztian zehar.