Desgaitasunak dituztenen azalean jartzeko esperientzien tailerra antolatu du Gureak Taldeak

Gureak taldeak 40.urtemuga betetzen du aurtengoan, eta urteurren hori modu berezi batean ospatzea pentsatu du: publikoari elbarritasuna hurbitzeko erakusketa bat eta esperientzia tailer bat antolatuz, hain zuzen ere. Gaur, hilak 4, zabaldu ditu ekimenak ateak Merkatuzarren eta 6ra bitartean egongo da zabalik.

Erakusketara inguratzen denak, lehenengo pertsonan bizi ahal izango du elbarritasunen bat duten lagunek euren egunerokoan aurkitzen dituzten trabak. Hiru ekintzen bitartez osatu dute tailerra ,eta bisitan Gureak-eko langile bat izango dute gida. Gauzak horrela, desgaitasun intelektuala, zentzumenezkoa edota fisikoak dituzten lagunen antzeko esperientziak biziko ahal izango dituzte. Dinamika hauen bitartez, hortaz, desgaistasunak dituztenentzat euren autonomiarentzat lagungarriak diren babesak zein garrantzizkoak diren erakutsi nahi dute antolatzaileek.

Tailerrak, Gureak-en 40 urteak laburtzen dituen erakusketa txikia ere badu bere baitan, 70.hamarkadan elbarritasuna zuten pertsona batzuen familiek sortu zutenetik, gaur egungo Gureak Taldera egiten du bidea: 4800 langilek osatzen duten enpresa eta jarduera ezberdinetan lan egiten duena.

Aurretik Eibar eta Legazpitik pasa da erakusketa eta bi herrietan oso harrera ona izan du.

Erakusketaren ordutegia:

  • Ostegun eta ostiralean: 10.30etatik 13.30etara eta 16.00etatik 18.30etara
  • Larunbatean: 10:30etatik 13:30etara.

Gureak_tailerra