Asteburuko irteera egingo du ekainaren 13 eta 14an Urdaburuk

Larunbatean Errenteriatik atera eta egun berean Monrepós portutik hurbil ibiliko dira (Guara bestekaldean). Arguís herritik Bonés mendizerrara igo eta Raya de las Tiñas (1506) tontorretik Arguísera itzuliko dira, 12 km eta 600m-ko desnibela eginez. Gaua, Gavín herriko kanpingeko bungalowetan igaroko dute.

Igandeko txangoa, berriz,  Torla inguruan egingo dute. Viu herritik Mondiciero (2295) eta Tozal de las Comas (2342) mendiak igoko dituzte, Ordesako kañoira begiraleku aparta, eta Torlatik hurbil amaituko dute, 15 km eta 1200 m-ko desnibela eginez.

Autobusa larunbateko 7:00tan irtengo da Iztietako autobus geltokitik eta 7:15etan Aritzetatik.

Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago lortu, elkatearen egoitzara gerturatu daiteke (Juan de Olazabal, 23), edo 943-527879 telefonora deitu dezake astearte eta ostegunetan 20:00ak eta 21:30ak bitartea.

 

Urdaburu_4