Udaltzain laguntzaileak kontratatuko dituzte Madalenetarako

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatuko ditu.

Interesdunek eskaera aurkeztu behar dute, NAN eta langabezia-txartelaren fotokopiarekin batera, Udal Erregistroaren bulegoetan ekainaren 22ra bitartean.

Baldintzak honakoak dira: 18 urte izatea, kontratuaren hasiera datan langabezia egoeran egotea, eskola ziurtagiria edo baliakide den titulu baten jabe izatea eta elkarrizketa bat euskaraz gauzatzeko gaitasuna izatea.

Azken eskakizun hau betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira Udaleko Euskara departamentuan elkarrizketa bat egiteko (uztailaren 2an edo 3an). Ez dute azterketarik egin beharko 3, hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatua duten pertsonek eta 2011, 2012, 2013 edo 2014ko deialdian, helburu bererako eginiko euskara-froga gainditu zutenek.

Lehentasuna izango dute gutxienez hiru hileko antzinatasunez Errenterian erroldatuta dauden pertsonek.

Zozketa ekainaren 29an egingo da, emaitza udal web orrian argitaratuko delarik.

Ikusi deialdia os0rik lotura honetan klik eginda

Eskaera eredua