Muxiko Egunak dantzaz beteko du Herriko Plaza igandean

muxiko_egunaBeti Prest Dantza Taldeak antolatuta, VII. Muxiko Eguna egingo da igande honetan, hilak 14. Eguardiko hamabietan ekingo diote Herriko Plazan muxikoak dantzatzeari, Iruñeko Ortzadar fanfarrearen eskutik. Larrain Dantzarekin bukatu ondoren, pintxo bat jan eta zerbait edateko aukera izango dute parte hartu dutenek. Eguraldiak ez badu laguntzen, Koldo Mitxelenako jolastokian egingo dute dantza.