Oarsoaldeko AEKren udako ikastaro eskaintza

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Uztailean eta irailean egingo dituen ikastaroen berri eman du Oarsoaldeko AEK-k. Jarraian, eskolei buruzko informazio praktikoa:

Uztailean:

Mintzamena lantzeko ikastaroa

  • Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 30ean bukatuko da (Madalenetako astean emango balitz) bestela, uztailaren 24an bukatuko litzateke
  • Egunean 3 ordu, astelehenetik ostiralera
  • Eskaeraren baitan erabakiko da ikastaroa non eta noiz (goizez edo arratsaldez) eman. Hortaz, izena ematean esan non nahiago duzun eta eskualdeko beste euskaltegiren batean ahalko zenukeen, eta goizez edo arratsaldez ahal duzun.
  • Guztira 60 klase ordu
  • Prezioa: 102 euro
  • Izena emateko epea: ekainaren 24ra arte eskualdeko euskaltegietan. Mailaketa proba euskaltegiaren kontu

Irailean:

Azterketei begirako ikastaroa (izena ematen dutenen arabera, 1-2 edo 2-3 mailako taldea izan liteke)

  • Irailaren 1etik 30era

  • Egunean 3 ordu, astelehenetik ostiralera

  • Eskaeraren baitan erabakiko da ikastaroa non eta noiz eman. Hortaz, izena ematean esan non nahiago duzun eta eskualdeko beste euskaltegiren batean ahalko zenukeen eta goizez edo arratsaldez ahal duzun.

  • Guztira 66 klase ordu

  • Prezioa: 120 euro

  • Izena emateko epea: uztailaren 10era arte eskualdeko euskaltegietan. Mailaketa proba euskaltegiaren kontu

  • OHARRA: taldea aterako balitz, uztailaren 14ean bilera egingo litzateke, matrikula fitxak bete, ordaindu eta udararako etxerako lanak emateko