Bi arku txapelketa antolatu ditu Errenterian Ostadarrek larunbaterako

ostadar_logoaUztailaren lauan, Ostadar arku-taldeak antolatuta, Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR IV. Lehiaketa eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dira, Arku Biribildua eta Arku Konposatua modalitateetan. Kadeteek, juniorrek, seniorrek eta beteranoek hartuko dute parte, neskek eta mutilek.

Ikuskizuna Beraungo Udal Futbol Zelaian izango da egun osoan zehar, 9:00etatik 21:00etara. Txapelketaz gain, bertaratzen den jendearentzat ere ez da faltako ekintzarik. Hala, arkua frogatu nahi duen guztiak horretarako aukera izango du Ostadar elkarteko tiratzaile eta begiraleen argibideekin, 11:30etik 13:00era.

Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren eta Gipuzkoako Arku Tiro Federakuntzaren laguntza izan du txapelketa antolatzen Ostadar arku-taldeak.