“Ibaiaren paisaiak historian barrena”, Xenpelar aretoan

oiartzun-ibaia4 (2)

Uztailaren 1etik 11ra arte Xenpelar Etxean irudi ibilbidea eskainiko dugu Oiartzun ibaian eta bertako erriberetan zehar denboran barrena egindakoa. Erakusketak Errenteriak azken ehun urteetan izandako inguruneko eta hirigintzako eraldaketa erakusten digu. Gamon Zumardiko, Iztietako, Gabierrotako, Fanderiako irudiek, lantegiek, ibaiaren erabilerek, uholdeek… paisai bizi bat osatzen dute, etengabe aldatzen ari dena. Aurretik Niessen Merkatalgunean egon da erakusketa.

Argazkiak herriko artxibo historikoetatik hartu ditugu, eta garai ezberdinetan airetik ateratako bistak ere erakusten ditugu, non izandako aldaketak ikus daitezkeen. Herritarrek ekarri dituzten argazki hautaketa ere erakusketa honen parte izango da, eta horietan ibaiko eta estuarioko egungo eta garai bateko txokoen ikusmirak erakusten dira, hala n ola leku eta xehetasun estimagarrienak.

Erakusketa Errenteriako Mendi eta Ingurumenaren Departamentuak antolatu du, eta lantzen ari garen Paisaiaren Ekintza Plana Oiartzun ibaiaren ingurunean delakoaren parte da. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara (astelehenetik larunbatera).