Donostia Cup-eko zenbait partida Errenterian jokatuko dituzte beste behin ere

donosti_cupBerriro ere, urtero Donostian udaldian ospatzen den Donosti Cup oinarrizko futbolaren torneo ospetsuaren egoitzetako bat izango da Errenteria. Hori dela eta, uztailaren 6tik 10era, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola egiten duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira, tartean, Frantziatik, Portugaldik eta beste herrialde batzuetatik etorritako zenbait talde. Partidak 10,00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20,00etan bukatuko da. Sarrera, berriz, doakoa izango da.

Aurtengoa txapelketaren 24. edizioa izango da, eta bataz beste, 441 taldek parte hartzea espero da. Guztira, gutxi gorabehera 7.800 kirolariren presentzia aurreikusten dute, bost kontinenteetako 25 herrialdetakoak. Jokalari horiek, 13 kategoriatan egongo dira banatuta (zortzi gizonezkoenak eta bost emakumeezkoenak), eta partidak horretarako egokitutako 24 egoitzetan egingo dira.

Informazio gehiago www.donosticup.com web orrian.