TXUNPA TXUNPA doinuak koreografia berria du eta eskuragarri dago sarean errenteriarrek festetarako ikasteko

Furious-eko gazteek prestaturiko bideoaren zatia.
Furious-eko gazteek prestaturiko bideoaren zatia.

Zentenario doinuari beste ikuspuntu batetik begiratu, eta kantuarentzat koreografia berri bat asmatu dute Jai Toki Kultur Elkarteko kideek. Halaber, dantzarekin bideo bat zabaldu dute eta herritar guztiei pausuak ikasteko deia egin diete. Bideoan, elkarteak sustatatzen duen Furius taldeko gazteek koreografia berria hau erakusten dute; ‘TXUNPA TXUNPA beste ikuspuntu batetik – desde otra perspectiva’ izenburuarekin dago eskuragarri sarean.

Horiek horrela, proiektu honekin, “urtero Zumardian ehunka bikote elkarturik dantzatzen duten modu ederrari” beste aukera bat gehituko dietela azaldu dute sustatzaileek. Modu horretan, gainera, Zentenarioaren doinuak jende gehiagorengana hurbilduko dituztela adierazi dute, “soilik saltoka abesten dituzten jende eta kolektiboei”  koreografia hau egiteko aukera eskainiz.

“ONGI ETORRI MADALENAK 2015” jaialdian, estreinaldia

Lan honen estreinaldia, hurrengo uztailaren 19an izango da, Niessen Kulturguneko auditorioan ospatuko den ONGI ETORRI MADALENAK 2015  jaialdian. Jaialdi hau Jai Toki Kultur Elkartearen eskutik sortu zen duela urte batzuk, eta bertan dantza eta ikuskizunen munduan mugitzen diren hainbat talde eta elkarte bere pregoi berezia ospatzen dute. Aurtengo ediziotik aurrera, ordea, koreografia berezi honekin egingo dute, eta Furiusekin batera, jaialdian parte hartzen dituzten talde guztiek dantzatuko dute. Madalenetako omenduek ere bere lekua izango dute, eta koreografia erraz honetan parte hartzera gonbidatuak izango dira. Aurtengo omenduak, Hibaikako aurraunlariak, bertan izango dira hain zuzen.

Hemen, bideoa pausuak ikasi ahal izateko: