Boxeo jaialdia egingo dute larunbatean Beraunen

Datorren larunbatean, uztailak 18, 20:00etan, Beraungo Erabilera Anitzetarako Udal Kirol Pistan (Beraungo Pilotalekua) boxeo jaialdia antolatu dute beste behin ere. Jaialdia Errenteriako Pako Bueno Boxing Klubak antolatu du, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin batera.

Bertan zenbait boxeo-borrokaldi izango dira hainbat kategoriatan (pisu arina, walter pisua eta pisu ertaina). Pako Bueno Klubeko boxeolariez gain, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat klubetako boxeolariak arituko dira. Afizionatuetako zazpi borroka egingo dira.

boxeo2