Asteazkena da Madalenetako herri bazkarirako txartela erosteko azken eguna

Zapien saltokietarako afixa2015muestraJai Batzordeak herritar guztiei gogorarazi nahi die, asteazkena (hilak 15) izango dela uztailaren 21erako antolatu duten herri bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Bazkaria Herriko Plazan izango da, 14:00etan.

Bazkariaz gozatzeko txartelek 15€ balio dute (zapiak emango zaizkie parte hartzaileei, bazkarirako sarrera gisa balioko dutenak). Aurten, gainera, ohiko menuaz gain, menu beganoa ere eskainiko dute. Arkaitza tabernan (Zumardia), Xera Gastrotekan (Xabier Olaskoaga) eta Aralarren (Madalena kalea dira) eskuratu ahal izango dituzte ohiko menua nahi dutenek zapiak. Menu beganoa nahi dutenek, berriz, Sindikato tabernan eskuratu ahal izango dute zapi-txartela.

Bazkari herrikoiko ohiko menua

  • Otarrainxka egosiak
  • Antxoak
  • 1/2 Txerri kostilla eta 1/2 txekor kostilla entsaladarekin
  • Limoizko sorbetea cavara
  • Kafea, patxarana eta belar likorea
  • Sagardoa txotxean, errioxako ardoa eta ura

Menu beganoa

  • Barazki pastela
  • Espinaka kroketak
  • Lasaña begetala
  • Limoizko sorbetea cavara
  • Kafea, patxarana eta belar likorea
  • Sagardoa txotxean, errioxako ardoa eta ura.