Aparkatzeko guneak jarriko dituzte Telleri ikastetxean eta Arramendiko parkean Madalenetan

errenteriako udalaOhikoa denez, Madalenei begira, aldaketak egongo dira Errenterian aparkalekuei dagokienez. Hau horrela, Udatzaingoak hartutako neurrien berri eman nahi die herritarrei. Jaien baitan, hainbat ekitaldi egin ahal izateko beharrezkoa dela adierazi dute erdigunean aparkatzeko dauden zona batzuetako ibilgailuak erretiratzea. Sortuko diren ondorioak “arindu eta kendutako plaza kopurua konpentsatzeko”, berriz, behin-behineko bi aparkatzeko gune berri prestatu dituzte, bata, Telleri ikastetxean eta bestea, Arramendiko parkean (sarbidea Lousadan zehar).

  • Arramendiko aparkalekua, uztailaren 18ko 09:00etatik (larunbata) uztailaren 26ko 24:00 arte (igandea) egongo da zabalik.
  • Tellleri ikastetxea, uztailaren 21eko 09:00etatik (asteartea) uztailaren 25ko 22:00etara (larunbata) egongo da zabalik.

Halaber, azaldu dutenez TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 21eko 9:00etatik (asteartea) uztailaren 27ko 09:30 arte (astelehena).

Horrez gain, hiri barruko garraioaren lineek erdigunean egiten dituzten ohiko geltokiak aldatuko dituztela jakinarazi dute. Geltoki horiek guztiak Tulle kaleko geltokiaren ondoan jarriko dira, Madalena ermitaren ondoan.