Gaixotasun Psikikoari buruzko jardunaldiak izango dira Errenterian Arraztalo Elkartearen eskutik

arraztalo_logoaUrriaren 6tik 8ra bitarte antolatu dituzte jardunaldiak Oiartzungo Arraztalo Elkarteko kideek. Hala nola, zalantza eta argibide orokorrak, lan integrazioa eta senideen esperientziak izango dituzte izpide hitzaldietan. Guztiak 19:00etan hasiko dira Errenteriako Merkazuzarren.

Oarsoaldean garatzen ari diren proiektuaren baitan egingo dituzte jardunaldiok. Programa horren helburua gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioa bultzatzea da, hain zuzen.

Informazio gehiagorako: arraztaloelkartea.wordpress.com

HitzaldiakOarsoaldea