Elkarretaratzea deitu du Oarsoaldeko mugimendu feministak atzo Erandion izandako hilketa salatzeko

indarkeria matxistaren aurkaAtzo goizean indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua aurkitu zuten Erandion. Emakumearen bikotekidearen eta haren amaren etxean aurkitu zuten gorpua eta orduak aurrera joan ahala indarkeria sexistaren hipotesia gailendu zen. Arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko hiltzailea, andrearen bikotekidea.

Gaitzespen mezu ugari zabaldu dira indakeria matxistak eragindako erailketa dela eta. Protesta ugari egingo dira gaur eta bihar artean Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Oarsoaldeko mugimendu feministak ere elkarretaratzea deitu du Indarkeria matxistari aurre egin eta “aski” dela ozen aditzera emateko. Elkarretaratzea bihar, urriaren 7an, egingo da Errenteriako Niessenen arratsaldeko 19:30ean.

Udalen gaitzespena

Oarsoaldeko Udalek ere publiko egin dute indarkeria sexistaren kontrako jarrera. Indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izateko lanean jarraituko dutela adierazi dute. Bide honetan, lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilu eta Pasaiako Berdintasun Mahaiarekin batera bat egin dute Oarsoaldeko mugimendu feministak egin duen deialdiarekin. Eta herritar orori dei egin diote bihar egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Gainera, emakumearen familiari euren elkartasuna adierazi nahi izan diote.