Zintzilik Irratiaren denboraldi berria bertan da

Errenteriako Zintzilik irrati libreak 31 urte daramatza uhinen artean, eta dagoeneko iritsi zaio 2015/2016 denboraldiari hasiera emateko garaia. Horregatik, denboraldi berria hastear, irratsaioak egiteko deia zabaldu dute arduradunek herritarren artean.

Irratsaio bat egin nahi duenak, edota irratiarekin kolaboratu nahi duenak urriaren 8an Perrategian (Tomas Lopez kalea, 17) agertu beharko du 19:00etatik aurrera, bere proposamena egin ahal izateko. Gerturatzerik ez duena, e-postaz, twitter bidez edo facebook bidez jar daiteke harremanetan Zintzilik irratiko arduradunekin.

Kontaktua:

E-posta: zintzillik@sindominio.net
Twitter: @zintzilik
Facebook: Zintzilik Irratia

Zintzilik_denboraldi_berria_2015_16_1