Datorren asteazkenean haurren eguna izango da Urdaburu Mendizale Elkartean

Argazki honekin Ane Laboreriak erman zuen aurreko edizioko 1.saria
Argazki honekin Ane Laboreriak eraman zuen aurreko edizioko 1.saria

Urdaburu Mendizale Elkarteak haurrei eskainiko die datorren urriaren 21eko eguna. Horretarako, haurrak protagonista izango diren hainbat ekintza antolatu ditu. Argazki proiekzioa edota haurren argazki lehiaketako sari banaketa izango dira, besteak beste.

19:00etan mendi irteeretan eta kurtso amaierako egunetan begiraleek ateratako argazkiak proiektatuko dituzte elkartean. Elkarteko kideek jakinarazi dute argazki horiek biltzen dituen CDa salgai egongo dela. Jarraian, 2014-2015 finalisten diplomak banatuko dira. Eta azkenik, XVII.Haurren Argazki Lehiaketako irabazleen izenak ezagutzera emango dituzte eta trofeo banaketa egingo dute.

Lehiaketarako haurrek egindako argazki guztiak Urdaburu Elkartearen paneletan ikusgai egongo dira eta guztira 400 argazki baino gehiago dira.