“Ekar ezazu zure koadrila klasera” kanpaina martxan da

Promocion2015euskarazGaltzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako jardueretako parte hartzea sustatzeko asmoz,  “Ekar ezazu zure koadrila klasera” kanpaina jarri du martxan azarorako Udalak.

Kanpaina beraren izenak dioen moduan, ikastaroetan parte hartzen dutenei dei egiten die lagunak “klasera” eramateko. Horrela, Kirolkide Ekintzetara lagun bat eramaten duenak hurrengo kuotan %25eko beherapena izango du, eta alta ematen duen lagun horrek ere bere lehenengo kuotan deskontu bera izango du. Gainera, egungo ikastarogileek ez dute beraien hurrengo “Kirolkide Ekintzetako” kuotarik ordainduko lau lagun edo gehiago animatzea lortzen badute.

Interesdunek azaroaren 30 arte dute promozio hau baliatzeko aukera. Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (943 44 96 90) eta Fanderiako Udal Igerilekuetako (943 34 44 23) harreretara dei dezakete.

Kirolkide Gaztea kuota

Bestetik, 14 urte bete dituzten bazkideei baimena emango zaie “Kirolkide Ekintzetan” eskainitako jardueretan parte hartzeko. Horretarako, “Kirolkide Gaztea” kuota sortu da. Kuota murriztu honek 14 eta 17 urte bitarteko bazkideei jarduera guztietan mugarik gabe parte hartzeko aukera eskainiko die. Saioen intentsitatea eta orientazioa direla eta, 16 urte baino gazteagoek ezingo dute “Bodypump”, “Cross Training” eta “Funtional Training” saioetan parte hartu.