Udaleko ordezkariak Galtzarabordan izan dira igogailuaren ingurukoak bizilagunekin adosteko

igotzekoGaltzarabordako igogailuak jasandako triskantzak direla eta, Udalaren izenean hirigintza eta mantenuko zinegotzia den Bernar Lemos eta komunikazio eta parte hartzeko zinegotzia den Eñaut Gracia auzoko bizilagunekin bildu ziren azalpenak emateko asmoz. Atzo egindako batzarraren helburu nagusia antzerako gertaerak berriz ez gertatzeko hartu daitezkeen neurriak aztertzea zen.

50 lagun bildu ziren gaiaren inguruan eztabaidatzera, eta zenbait neurri posible planteatu zituzten. Hala, kamerak jartzea aurreikusi zuten. Bestalde, presentzia poliziala areagotzea eta asteburuetan topoko ordutegi berarekin ixtea ere aukera moduan mahaigaineratu zituzten.