Hauteskunde-zerrendak jendaurrean jarriko dira azaroaren 2tik 9ra

Errenteriako Udalak jakinarazi du azaroaren 2tik 9ra (biak barne) hauteskunde-zerrendak jendaurrean jarriko direla, egin beharreko erreklamazioak egin daitezen. Zerrenda horiek datorren abenduaren 20an espainiar estatuko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako datozen hauteskundeetan erabiliko direnak izango dira. Zerrendak jendaurrean jarrita egongo dira Udalaren Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera, eta larunbat eta igandean Udaltzaingoaren Ikuskaritzan.