Miguel Hernandez poetaren izena hartuko du Errenteriako kale batek

hernandez_miguelBihartik aurrera Miguel Hernandez poetak kale bat izango du Errenterian. Hain zuzen, Ertzaintzaren kuarteletik estali gabeko igerilekuetako tabernaren zubira arteko bide-gorri zatiak hartuko du poetaren izena. Ez da kasualitatea kaleari izena bihar ematea; izan ere, bihar 105 urte beteko dira Hernandez jaio zela, eta hori aprobetxatu nahi izan dute “omenaldi txiki” bat egiteko.

Ekitaldian Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazaleko kide batek eta Julen Mendoza alkateak hartuko dute hitza. Gainera, Udal Txistulari Banda ere bertan izango da, eta Alacanteko poetaren olerkiak irakurriko dira.

Hitzordua 12:00etan jarri dute, Fanderiako igerileku estali gabeetako tabernaren aldameneko zubian. Udalak herritarrei dei egin die ospakizun honetan parte hartzera.