Zenbait eragilek udalarekin elkarlanean musika egitarau zabala antolatu dute Santa Zezilia egunaren harira

Egitaraua antolatzeko lanetan aritu diren eragileetako ordezkariak
Egitaraua antolatzeko lanetan aritu diren eragileetako ordezkariak

Azaroaren 22an Santa Zezilia izango da, musikarien eguna moduan ezaguna dena. Eta horren harira herriko hainbat eragilek udalarekin batera hilaren 18tik 22ra bitarteko egitaraua osatu dute herritarrek musikaz goza dezaten. Andra Mari Abesbatza, Amulleta Danborraren Kofradia, EMKE, Errenteria Musikala, Errenteriako Udal Txistulari Taldea, Landarbaso Abesbatza eta Zaria Koru Eskola izan dira antolakuntzaren atzean ibili direnak.

Emanaldi gehienak doakoak izango badira ere, EMKEk eta Andra Mari Abesbatzak elkartasun kontzertua eskainiko dute azaroaren 20an. Eta horregatik, sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Lortzen den dirua Siriako errefuxiatuei eskainiko diete. Bestetik, hilaren 22an Landarbaso abesbatzak Kaabestri Ensemblerekin batera emango duen kontzerturako sarrerak ere 5 euroko prezioa izango du.

Sarrera horiek lehendik erosteko aukera Niessen Kulturguneko harreran egongo da, honako egun eta ordutegian:

  • Astelehena: 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata: 10:00etatik 13:00etara

Kontzertuak hasi aurretik, egunean bertan ere Fatima parrokian bertan sarrerak erosteko aukera izango da. Udalak herritarrei dei egin die kontzertu hauetarako joan eta musikaz goza dezaten.

 Egitaraua