Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, laburmetrai ekitaldi berezia antolatu du Sarek

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta hori aprobetxatuz, Errenteriako Sarek laburmetrai ekitaldi berezia antolatu du Niessen auditoriumean. 50 minutu inguru iraungo duen ekitaldian guztira hiru laburmetrai proiektatuko dira. Horien artean Telmo Esnalek egindakoa nabarmendu dute. Antolatzaileek azaldu dute laburmetrai horrek euskal preso bat kartzelatik ateratzean “sortzen diren sentimenduetan murgilduko” dela ikuslea. Emanaldiaren ondotik solasaldia egingo dutela gaineratu dute.