Dantzari gazteentzako gabonetako formazio ikastaroa

kukai_formazioaBallet T Zentro Koreografikoak, Kukai Dantzak eta Aiko Taldeak, 16-25 urte bitarteko dantzari gazteentzako gabonetako formazio ikastaroa antolatu dute. Antolatzaileen arabera, dantza tradizionalean eskarmentua duten dantzariei eta dantza garaikidearekiko interesa duten dantzariei zuzendutako ikastaroa da.

Bertaratzen direnek Maider Oiartzabal, Patxi Laborda eta Jon Maya dantzariekin lurraren erabilpena, bat-batekotasuna eta sorkuntza landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroaren zatirik handiena Vitoria Eugenia Antzokian egingo bada ere, Niessen Kulturgunean elkartuko dira egun batean.

Ikastaroa jasotzeko 15 euro ordaindu beharko dira eta izen ematea abenduaren 14a baino lehen egin behar da dantza@kukai.eus helbidera e-maila bidaliz. Honako informazioa eman beharko da: izen-abizena, adina, bizilekua eta dantzari gisa jardunaren laburpen txikia.

Egutegia:

  • Abenduak 18, 17:00-20:00 Niessen Kulturgunean
  • Abenduak 19, 10:30-13:30 Victoria Eugenia Antzokian
  • Abenduak 22, 17:00-20:00 Victoria Eugenia Antzokian
  • Abenduak 23, 17:00-20:00 Victoria Eugenia Antzokian
  • Abenduak 26, 10:30-13:30 Victoria Eugenia Antzokian