Kirolaren Gala ospatuko da datorren ostegunean

Argazkia: 2012ko edizioa
2012ko edizioa

Abenduaren 17an, osteguna, Kirolaren Galaren edizio berri bat izango da Niessen Auditoriumean 20:00etan. Aforoa mugatua da, eta ondorioz Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du galara bertaratu nahi duenak patronatuak Galtzarabordako kiroldegiaren 2.solarairuan dituen bulegoetan jaso beharko duela gonbidapena. Gehienez pertsona bakoitzeko bi gonbidapen eskuratu daitezke.

Galaren aurreko egunean, abenduaren 16an, amaituko da gonbidapena jasotzeko epea. Honako ordutegian egin behar da: 08:30etik 14:00etara.