Gabonak direla eta, hainbat trafiko mozketa iragarri dituzte

Biteri_kaleaErrenteriako Udaltzaingoak gabon hauetarako aurreikusitako trafiko mozketen berri eman du. San Tomas egunean, gabon gauean, urtezahar egunean eta errege egunaren bezperan egingo ditu mozketa horiek.

Hauek dira mozketak egunez egun:

  • Abenduaren 21a, San Tomas Eguna: Xenpelar eta Foru Plaza trafikoari itxita egongo da 07:00etatik 22:00etara.
  • Abenduaren 24a: erdigunea 18:00etatik 22:00etara moztuko da
  • Abenduaren 31: trafikoa 16:00etan moztuko da San Silbestre eguneko lasterketa egiteko. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00ak arte egongo da moztuta.
  • Urtarrilaren 5a, Errege Eguneko Kabalgata: Itxita egoteko ordutegia 22:00 arte luzatuko da.

* Trafiko mozketaren luzapena Maria Lezok Andoni Kortarekin bat egiten duen tokian egingo da, eta trafikoa Urbasa kaletik desbideratuko da Lope Isastirantz.

Era berean, ondorengo egun eta orduetan Iztieta pasealekuan aparkatzea baimenduta egongo dela jakinarazi dute

  • Abenduaren 24ko 18:00etatik abenduaren 25eko 22:00 arte
  • Abenduaren 31ko 18:00etatik urtarrilaren 01eko 22:00 arte.
  • Urtarrilaren 6an 07:00etatik 22:00etara