Urtea berritasunekin dator Galtzarabordako kiroldegira

Galtzaraborda_kiroldegiaGaltzarabordako kiroldegian eskaintza berriak iragarri ditu Udalak. “Hiit” eta “Core” jarduerak dira, hain zuzen, 2016ko urtean berritasuna ekarriko dutenak. Kirolkide Ekintzak abonuan eskainitako jarduerak izango dira Udalaren arabera. Biak ala biak jarduera “lasterrak” dira eta saio bakoitzaren iraupena 30 minutukoa da.

Jarduera hauek edozein kirolariren entrenamendurako “osagarri ezin hobeak” direla esan du Udalak, “bereziki indarrezko ariketak egin nahi dituzten lasterkarientzat.

Astelehenetan 14:45ean izango da “Hiit”ekintza, kardio entrenamendua. Intentsitate handiko tartekatutako ariketek osatzen dute. “Core” jarduera berriz asteazkenetan 14:45ean eskainiko da, eta bereziki barneko abdominalak lantzeko balio du.

Jarduera hauetan egiten dena hobeto ulertzeko bi bideo zabaldu dituzte facebook-en.