Aurtengo Madalenak antolatzen hasteko lehen bilera ostiralean izango da

Madalenak 2015
Madalenak 2015

Aurten ere, “jai herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak. Lehen bilera, datorren urtarrilaren 22an izango da, ostirala, 19:00etan, Merkatuzarren. Udaletik, herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzera deia egin nahi diete.