Larunbat arratsaldean Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da

igerilekuak_galtzarabordaUrtarrilaren 23an, larunbata, Galtzarabordako udal igerilekuan igeriketa-lehiaketa egingo da, eta Udalak jakinarazi du arrazoi hori medio, igerilekua arratsaldeko 14:30etik aurrera itxita egongo dela. Halere, geinerako instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Halaber, udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainerako erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.